2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Gora jotzeko 25-0383 errekurtsoa, Iruñeko Udalaren 2025erako plantilla organikoaren behin betiko onespenaren aurka, zuzendaritzako lanpostu zehatz batzuen ordainsariei dagokienez
Ernesto Martínez Monrealek 25-0383 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, Iruñeko Udalak 2025eko urtarrilaren 16ko osoko bilkuran (3/CP) hartutako erabakiaren aurka, zeinak Iruñeko Udalaren 2025eko plantilla organikoa behin betiko onesten baitu (erabakia argitaratu zen 2025eko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 13an). Zehazki, zuzendaritzako lanpostu zehatz batzuen ordainsarien aurka jarri du gora jotzeko errekurtsoa.
Interesdun guztiei aditzera ematen zaie, eta epatze deia egiten, agertu daitezen hamar egun balioduneko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, Iruña; sarrera, Ezkirotz kaletik); hori dena, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatuari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
Iruñean, 2025eko irailaren 12an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2512095