194. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Zinegotzien izendapena aldatzea

Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako xedapen hau eman zuen 2025eko irailaren 9an:

DAL 09-SEP-25 (1/AL)

«Ikusirik 2024ko otsailaren 19ko, 2024ko urriaren 23ko eta 2025eko maiatzaren 9ko Alkatetza Dekretuak, 2024ko urtarrilaren 15eko Alkatetza Dekretuaren bidez onetsitako Udal Antolaketako Dekretua (3/AL) aldatzen dutenak, kontuan hartuta Berdintasuneko, Ekintza Komunitarioko, Auzoetako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako Alorrera atxikita dagoen Herritarren Partaidetzako eta Euskarako Zinegotzi Berezia aurrerantzean Zinegotzi Ordezkaria izanen dela eta Hezkuntzako Alorra bere gain hartuko duela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 124. artikuluan ezarritakoarekin bat, honako hau

XEDATZEN DUT:

1.–2024ko urtarrilaren 19ko Alkatetza Dekretuak (1/AL) onetsitako honako zinegotzi hauen izendapenak aldatzea. Honela geratuko dira:

–Maider Beloki Unzu, Kulturako, Jaietako eta Kiroleko Zinegotzi Ordezkaria.

–Zaloa Basabe Gutiérrez, Berdintasuneko, Ekintza Komunitarioko, Auzoetako eta Kultur Aniztasuneko Zinegotzi Ordezkaria.

–Aitziber Campion Gamboa, Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako Zinegotzi Ordezkaria.

2.–Alkatetza Dekretu hau 2025eko irailaren 15ean sartuko da indarrean, eta ondoriorik gabe utziko du ukitutako zinegotzi horiez bezainbatean 2024ko urtarrilaren 19ko Alkatetza Dekretuak (1/AL) egindako izendapena.

3.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, bai eta Osoko Bilkuran horren berri ematea ere.»

Iruñean, 2025eko irailaren 11n.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2512091