194. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Udal Antolaketaren Dekretuaren aldaketa

Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako xedapen hau eman zuen 2025eko irailaren 9an:

DAL 09-SEP-25 (3/AL)

«Ikusirik Udal Antolaketari buruzko DAL 15-ENE-24 (3/AL) Alkatetza Dekretua, zeina aldatu egin baitzuten DAL 22-ENE-24 (2/AL), DAL 19-FEB-24 (1/AL), DAL 23-OCT-24 (1/AL) eta DAL 09-MAY-25 (1/AL) dekretuek, eta beharrezkoa denez gero dekretu horren edukian zenbait aldaketa egitea,

XEDATZEN DUT:

Lehena.–1.2 B) artikuluaren 3. apartatua aldatzea, eta honela jartzea:

–3. Kulturako, Jaietako eta Kiroleko Zinegotzi Ordezkaria.

–Kulturako, Jaietako eta Kiroleko Alorra. Hari atxikita dago "Gayarre Antzokia Fundazioa".

Bigarrena.–1.2 B) artikuluaren 5. apartatua aldatzea, eta hauxe jartzea:

–5. Berdintasuneko, Ekintza Komunitarioko, Auzoetako eta Kultur Aniztasuneko Zinegotzi Ordezkaria.

–Berdintasuneko, Ekintza Komunitarioko, Auzoetako eta Kultur Aniztasuneko Alorra.

Hirugarrena.–1.2 B) artikuluaren 9. apartatuan hauxe gehitzea:

–9. Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako Zinegotzi Ordezkaria.

–Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako Alorra. Hari atxikita dago Haur Eskolen erakunde autonomoa.

Laugarrena.–3.4 artikulua aldatzea, eta hauxe jartzea:

3.4. Kulturako, Jaietako eta Kiroleko Zinegotzi Ordezkaria.

Kulturako, Jaietako eta Kiroleko Alorra.

A.–Kultura eta Jaiak:

–Iruñeko kultur bizitasuna sustatzea, azpiegiturak sortuz eta kalitatezko ekoizpenak programatuz.

–Kultura sustatu eta hedatzea.

–Kultur ekipamenduak sortzea eta gizartearen partaidetza dinamizatzea.

–Hirigunea zabaldu eta indartzea, kultur xedeei begira.

–Liburutegi publikoak eta irakurzaletasuna sustatzea.

–Udalaren argitalpen zientifikoak eta dibulgaziokoak argitaratzea.

–Talde profesionalen kultur jarduna indartu eta sustatzea.

–Hiriko kultur erakunde eta entitateen ekimenak, funtzionamendua eta partaidetza bultzatzea.

–Iruñeak berezko dituen gizarte- eta kultura-jarduerak garatzea, hala nola sanferminak eta ekitaldi tradizionalak.

–Euskarazko kultur jarduna sustatzea.

–Jarduera-programak sustatu eta garatzea Civivox sarean.

–Sormena sustatzea eta arte plastikoen, antzerkiaren eta musikaren adierazpen garaikideak hedatzea.

–Programazio artistikoa koordinatzea Gayarre Antzokia Fundazioaren bidez, eta fundazio hori alorrari atxikirik egotearen ondoriozko eginkizunak.

–Udalaren arte-ondarea handiagotzeko bultzada.

–Artista gazteen sustapen profesionala egitea, haiei zuzendutako lehiaketak antolatuta.

B.–Kirola:

–Udalaren kirol-instalazioak mantendu eta sustatzea.

–Adin eta mota orotako herritarren jarduera fisikoa bultzatzeko proiektuak sustatu eta abiaraztea.

–Kirol-programak eta -ikuskizunak garatzea.

–Lankidetza kirol-entitateekin.

–Kirol-ekitaldiak sustatzea.

Bosgarrena.–3.6 artikulua aldatzea, eta hauxe jartzea:

3.6. Berdintasuneko, Ekintza Komunitarioko, Auzoetako eta Kultur Aniztasuneko Zinegotzi Ordezkaria.

Berdintasuneko, Ekintza Komunitarioko, Auzoetako eta Kultur Aniztasuneko Alorra.

A.–Berdintasuna:

–Berdintasuneko Ordenantza ezarri eta garatzea.

–Bere lurralde-eremuan bizi diren herritarrak sentsibilizatzea emakumeen eta gizonen ezberdintasun-egoeraz eta berdintasuna sustatzeko abiarazi behar diren neurriez.

–Proposamenak eta sustapen-lana egitea zeinek bere administrazioan berariazko programak edo zerbitzuak egokitzeko eta sortzeko, bereizkeria anizkoitza jasaten duten emakumeek oinarrizko gizarte-eskubideak izanen dituztela bermatze aldera.

–Erantzunkidetasuna bultzatzen duten baliabideak sortu eta egokitu daitezen bultzatu eta proposatzea.

–Lurralde-eremuan gertatzen diren bereizkeria-egoerak hautematea, eta egoera horiek errotik kentzeko neurriak diseinatu eta sustatzea.

–Entitate publiko eta pribatuekin harremanak finkatzea, eta partaidetza eta lankidetzarako bideak ezartzea, baldin eta erakundeon xedeek edo eginkizunek emakumeen eta gizonen berdintasuna erdiesten laguntzen badute.

–Solaskidetza emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan eskumenak dituzten erakunde, organo eta unitateekin, eta, bereziki, Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekin.

–Compañía kaleko zentroa kudeatu eta dinamizatzea.

–Iruñeko Emakumeen Etxea.

–Laguntzak banatzea Berdintasuna sustatzen duten entitateen artean.

–Hedapen- eta sentsibilizazio-jarduerak egitea: martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren eta azaroaren 25eko Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunaren inguruko ekitaldiak programatzea.

–Argibide-, aholkularitza- eta laguntza-zerbitzua LGTBI gaietan.

–LGTBI populazioari zuzendutako programak garatzea.

B.–Ekintza Komunitarioa:

–Ekintza komunitarioko proiektua koordinatu eta dinamizatzea hiriko auzoetan.

–Komunitate-jarduketak garatzea gizarte-eragileekin eta erakundeekin elkarlanean.

–Gizarte ekimenetarako zentro komunitarioak (CCIS-GEZK) kudeatzea eta mantentzea.

–Auzoetan garatzen den Prebentzio Ekintza Komunitarioko Zerbitzua kudeatzea.

–Haurrei eta familiei laguntzeko programak. Prebentzioa, detekzioa eta esku-hartzea adingabeen arrisku- edo babesgabetasun-egoeretan eta gizarte-gatazkakoetan.

C.–Adinekoak:

–Hiria "zahartzearen ekonomian" erreferente gisa bultzatzeko estrategiak garatzea, Iruña lehiakorra izaten ahal den eremu gisa.

–Independentzia eta norberaren autonomia bultzatzea, adinekoak beren ohiko ingurunean egon daitezen.

–Neurriak proposatzea adinekoen zaintza hobetzeko eta Iruñearen mesedetan aktiboki parte hartu dezaten.

–Adineko guztien parte-hartze aktiboa bultzatzea, administrazioen aurrean solaskide gisa jardunez, asoziazionismoa sustatuz eta behar duten laguntza teknikoa emanez.

–Adinekoei zuzendutako boluntario-lanak eta belaunaldien arteko elkartasuna bultzatu eta sustatzea.

–"Iruñeak zaintzen zaitu" udal-programa garatu, sustatu eta hobetzea, 65 urtetik gorakoendako udal-prestazio eta- zerbitzuekin.

–Proiektuak sustatzea "Adinekoekin adeitsua den hiria" programaren esparruaren barruan.

–Adinekoen sareak eta/edo itunak kudeatzea hiriko auzo bakoitzean.

–Zaintzaileak laguntzeko eta zaintzeko ekintzak egitea.

–Adinekoen ongizate fisiko, mental eta psikosozialean eragiten duten ekintzak garatzea.

D.–Kultur Aniztasuna:

–Kultur Aniztasunari eta Herritartasun Inklusiboari buruzko I. Plana garatu eta bultzatzea.

–Gure hirian dagoen kultur aniztasuna sustatzea eta gauzatzea.

–Kultur aniztasuna ikusarazteko ekintzak egitea eta kultur balio desberdinen arteko bizikidetza sustatzea.

E.–Auzoak:

–Auzoen arteko kohesioaren alde lan egitea, bai eta haien dotazioen arteko orekaren alde ere.

F.–Haurtzaroa.

–Haur, nerabe eta familien zerbitzua.

–Haur eta nerabeen zaurgarritasun eta gatazka sozialeko egoerei aurrea hartzea.

–Haurrendako Planari jarraipena egin eta hura garatzea.

–Haurren eta nerabeen erabakitzeko ahalmena eta partaidetza kritikoa garatzea.

–Zerbitzu integral eta bidezkoetarako sarbidea bultzatzea eta hobetzea.

–Iruña "Haurtzaroaren Hiri Adiskide".

–Gurasotasun positiboa sustatzea.

Seigarrena.–3.10 artikulua aldatzea, eta hauxe jartzea:

3.10. Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako Zinegotzi Ordezkaria.

Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako Alorra.

A.–Hezkuntza eta Haur Eskolak:

–Hezkuntza-instalazioak mantendu eta sustatzea: eskola publikoak, musika-eskola eta abar.

–Ikastetxe publikoen eraikinetako kontserbazio-, mantentze- eta zaintza-lanak.

–Instalazio horiek eskolaz kanpoko orduetan erabiltzeko koordinazioa.

–Herritar guztiei zuzendutako hezkuntza-programak garatu eta sustatzea.

–Ikastetxeek garatzen dituzten jarduerak sustatzea eta guraso-elkarteei (IGE) haien zereginetan laguntzea, dirulaguntzen edo programa berezien bitartez.

–Iruñearen gaineko ezagutza bultzatzea ikasleen artean.

–Lankidetzan jardutea unibertsitateekin.

–Araubide bereziko musika-irakaskuntza sustatzea eta Joaquín Maya Musika Eskola kudeatzea.

–Iruñeko Haur Eskolen Erakunde Autonomoa alor honi atxikirik egotearen ondoriozko eginkizunak.

–Arte-irakaskuntza sustatzea eta Catalina de Oscáriz Arte Eskola kudeatzea.

B.–Herritarren Partaidetza:

–Hiriko elkarte eta entitateen erregistroa.

–Herritarren entitateendako dirulaguntzak kudeatzea.

–Ebazpena ematea Udalaren kide anitzeko organoetan parte hartzeko eskaeren gainean.

–Elkarteen Etxea eta Calderería kaleko Erabilera Anitzeko aretoa kudeatzea.

–Herritarren Partaidetzarako Erregelamenduaren helburuak garatzea.

–Hiriko Gizarte Kontseilua eratzea.

–Laguntza ematea herritar guztiei zuzendutako ekitaldien bitartez herritarren partaidetza sustatzen duten elkarteei.

–Boluntariotza sustatzeko programak indartu eta bultzatzea.

–Elkarteei prestakuntza ematea teknologia berriei, kontabilitateari, dirulaguntzen bilaketari eta abarri buruzko ikastaroen bitartez.

–Auzo-eztabaidaguneen eta -kontseiluen sorrera erraztea, auzo bakoitzaren berariazko errealitatea kontuan hartuz.

–Onlineko parte-hartzea eta herri-galdeketak sustatu eta koordinatzea.

C.–Euskara:

–Euskara erabili eta ikasi dadin sustatzea.

–Euskara erabili eta ikasi dadin sustatzeko programetan matrikulatzea bultzatu eta sustatzea.

–Euskara eta Itzulpen Zerbitzua.

Dekretu hau 2025eko irailaren 15ean sartuko da indarrean, kontuan hartu gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratzen den.»

Iruñean, 2025eko irailaren 11n.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2512090