2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORBAIZETA
Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Orbaizetako Udalak, 2025eko ekainaren 18an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoaren aldaketa. Erabakia argitaratu zen 2025eko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 11n.
Jendaurrean egoteko aldian ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), behin betiko onesten da plantilla organikoaren aldaketa.
Orbaizetan, 2025eko irailaren 15ean.–Alkatea, Ander Goikoa Fernández.
ALDAKETA 2025EKO PLANTILLA ORGANIKOAN
2. Funtzionarioak: zerbitzu anitzetako enplegatua. D maila; lanpostuko osagarria: %8; arrisku bereziko osagarria: %5; lanaldi osoa; sarbidea: oposizio-lehiaketa; egoera: hutsik; aldi baterako betetzen ari da, lan-kontratu mugagabearen bidez, Daniel Landa Eginoa, 2022/2/17tik aurrerako antzinatasunarekin, jardunean.
Iragarkiaren kodea: L2512181