194. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAGUEKO KONTZEJUA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Olagueko Kontzejuko Batzarrak, 2025eko irailaren 12an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025eko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluan xedatua betetzeko; hartara, herritarrek eta interesdunek espedientea ikusi ahal izanen dute eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Olaguen, 2025eko irailaren 14an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Zubillaga Sagües.

Iragarkiaren kodea: L2512139