194. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OKO

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Okoko Udalak, 2024ko martxoaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Okoko Udalaren 2024ko plantilla organikoa, eta erabaki hori argitaratu zen 2024ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 25ean.

Jendaurreko aldia iraganik, inork ez baitu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jotzen da, eta ondotik ematen da laburpena.

Okon, 2025eko irailaren 11n.–Alkate udalburua, Roberto Arbizu Andueza.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostuaren izena: Legariako, Okoko, Etaiuko eta Olexoako Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %60. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.

Administrazio-kontratudunak.

Lanpostuaren izena: Legariako, Okoko, Etaiuko eta Olexoako Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %60. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizioa. Egoera: jardunean.

Izenen zerrenda

Administrazio-araubideko langileak.

Rafael Hervás Guerrero. Idazkaria.

Iragarkiaren kodea: L2512006