2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAKUNTZA
Alkatetza beste baten esku uztea
Lakuntzako Udaleko alkate udalburuak, irailaren 12an, ebazpen hau eman du:
"Bat etorriz 2568/86 Errege Dekretuaren 47. artikuluarekin eta harekin bat heldu direnekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua), eta udal-mugartetik kanpora izanen naizenez,
EBAZTEN DUT:
1. Alkatetzari dagozkion eskudantziak Sergio Goikoetxea Berjera zinegotziari eskuordetzea, 2025ekoko irailaren 15etik 21era, biak barne.
2. Horren berri ematea Udalbatzari egiten duen lehen osoko bilkuran, eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan."
Argitara ematen da, orok jakin dezan,
Lakuntzan, 2025eko irailaren 12an.–Alkatea, Oihane Uribeetxebarria Garmendia.
Iragarkiaren kodea: L2512137