194. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Jarduera-lizentziaren eskaera. Gosarietarako lokala

Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.

Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Kontsultatzeko esteka:

https://sedeelectronica.berriozar.es/tablondeanuncios/anuncio.aspx?id=17180

Sustatzailea: Dreams CB (E71311492).

Jarduera: gosarietarako lokala.

Tokia: Saharar Errepublika plaza 13, behea.

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Berriozarren, 2025eko irailaren 16an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2512209