1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
2033/2025 EBAZPENA, irailaren 23koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, agintzen da argitara dadila erabaki hau: "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle eta Ikertzaileen Arduraldi Akademikoaren Planean hautemandako akatsak zuzentzen dituena".
2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agindua ematen dut Gobernu Kontseiluak 2025eko irailaren 23an hartutako erabaki hau argitaratzeko: "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle eta Ikertzaileen Arduraldi Akademikoaren Planean hautemandako akatsak zuzentzen dituena".
"ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO IRAKASLE ETA IKERTZAILEEN ARDURALDI AKADEMIKOAREN PLANEAN HAUTEMANDAKO AKATSAK ZUZENTZEN DITUENA
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak 2021eko maiatzaren 4an hartutako erabaki baten bidez, Irakasle eta Ikertzaileen Arduraldi Akademikoaren Plana onetsi zen. Plan horrek aldaketak izan zituen geroago, Gobernu Kontseiluak 2024ko otsailaren 6an eta 2025eko urtarrilaren 28an hartuko erabaki batzuen bidez. Azkenik, Gobernu Kontseiluak 2025eko ekainaren 17ko bileran hartutako erabaki baten bidez, plan horren azken aldaketa onetsi zen.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari jarraikiz, "Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak".
Zenbait akats hauteman dira Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Irakasle eta Ikertzaileen Arduraldi Akademikoaren Plana aldatzeko Gobernu Kontseiluak 2025eko ekainaren 17an hartutako erabakian. Akats horiek aipatutako erabakiaren eranskineko hamahirugarren apartatuari eragiten diote, zeinak C-NAZ1 apartatua aldatzen baitu Erasmus+ proiektuen errealitate berrira egokitzeko.
Horregatik, Irakasleen Gaietarako errektoreordeak proposatuta, eta sindikatuetako ordezkariei informazioa eman ondoren, hau da 2025eko irailaren 23an hartutako
ERABAKIA:
Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Irakasle eta Ikertzaileen Arduraldi Akademikoaren Plana aldatzeko Gobernu Kontseiluak 2025eko ekainaren 17an hartutako erabakiaren eranskineko hamahirugarren apartatuan hautemandako akatsak zuzentzea.
Honela dioen tokian:
"Hamahirugarrena.–C-NAZ1 apartatua aldatu da, Erasmus+ proiektuen errealitate berrira egokitzeko. Honela geldituko da idatzita:
C-NAZ1 Aitorpenak.
Unibertsitateko irakaskidegoetako irakasle, irakasle kontratatu iraunkor, kontratupeko irakasle doktore, kontratupeko bitarteko irakasle doktore eta irakasle laguntzaile doktoreei aplikatuko zaizkie aitorpenak Erasmus+ proiektuetan parte hartzeagatik, baldin eta proiektuek loturarik ez badute mugikortasunarekin eta indarrean badaude X-1 urtearen 12/31n:
a) Proiektuaren koordinatzaile nagusi izateagatik arduraldi osoz, NUP proiektuaren erakunde koordinatzailea denean: 1,25 h/aste proiektuak urtean 40.000 euro-ko edo hortik beherako aurrekontu globala badu, eta 2 h/aste proiektuak urtean 40.000 euro-tik gorako aurrekontu globala badu.
b) NUPeko koordinatzaile izateagatik arduraldi osoz, NUP proiektuaren erakunde koordinatzailea ez denean: 1 h/aste proiektuak urtean 40.000 euro-ko edo hortik beherako aurrekontu globala badu, eta 1,5 h/aste proiektuak urtean 40.000 euro-tik gorako aurrekontu globala badu.
c) Proiektuko taldeko kide izateagatik arduraldi osoz: 0,5 h/aste proiektuak urtean 40.000 euro-ko edo hortik beherako aurrekontu globala badu, eta 1 h/aste proiektuak urtean 40.000 euro-tik gorako aurrekontu globala badu.
d) Proiektuko taldeko koordinatzaile edo kide izateagatik arduraldi partzialez: arduraldi osoari dagokion aitorpenaren erdia".
Honela esan behar du:
"Hamahirugarrena.–C-NAZ1 apartatua aldatu da, Erasmus+ proiektuen errealitate berrira egokitzeko. Honela geldituko da idatzita:
C-NAZ1 Aitorpenak.
Unibertsitateko irakaskidegoetako irakasle, irakasle kontratatu iraunkor, kontratupeko irakasle doktore eta irakasle laguntzaile doktoreei aplikatuko zaizkie aitorpenak Erasmus+ proiektuetan parte hartzeagatik, baldin eta proiektuek loturarik ez badute mugikortasunarekin eta indarrean badaude X-1 urtearen 12/31n:
a) Proiektuaren koordinatzaile nagusi izateagatik arduraldi osoz, NUP proiektuaren erakunde koordinatzailea denean: 1,25 h/aste NUPek proiektuagatik osotara 40.000 euro-ko edo hortik beherako dirulaguntza badu, eta 2 h/aste NUPek proiektuagatik osotara 40.000 euro-tik gorako dirulaguntza badu.
b) NUPeko koordinatzaile izateagatik arduraldi osoz, NUP proiektuaren erakunde koordinatzailea ez denean: 1 h/aste NUPek proiektuagatik osotara 40.000 euro-ko edo hortik beherako dirulaguntza badu, eta 1,5 h/aste NUPek proiektuagatik osotara 40.000 euro-tik gorako dirulaguntza badu.
c) Proiektuko taldeko kide izateagatik arduraldi osoz: 0,5 h/aste NUPek proiektuagatik osotara 40.000 euro-ko edo hortik beherako dirulaguntza badu, eta 1 h/aste NUPek proiektuagatik osotara 40.000 euro-tik gorako dirulaguntza badu.
d) Proiektuko taldeko koordinatzaile edo kide izateagatik arduraldi partzialez: arduraldi osoari dagokion aitorpenaren erdia".
Bigarrena.–Erabaki hau aditzera ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako Errektoreordetzari, Graduondoko Ikasketetarako eta Irakaskuntzaren Programaziorako Atalari, Giza Baliabideen Zerbitzuari eta ikastegi eta sailetako zuzendaritzei.
Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratzea.
Laugarrena.–Erabaki honen aurka zilegi da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea ordena bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita."
Iruñean, 2025eko irailaren 23an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.
Iragarkiaren kodea: F2512559