194. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

288/2025 EBAZPENA, irailaren 17koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen baita Amaya Chivite Martínez andreak sala horretan jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (errekurtsoa 222/2025 prozedura arruntean bideratu da).

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, Amaya Chivite Martínez andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 5/2025 Ebazpenaren kontra aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespenaren kontra. 5/2025 Ebazpenaren bidez behin betiko onetsi ziren "Corellako (Nafarroa) uraren goi horniduraren adarra zati batean berritzea" izeneko proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Salak eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Amaya Chivite Martínez andreak sala horretan jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (errekurtsoa 222/2025 prozedura arruntean bideratu da).

2. Ebazpen hau jakinaraztea "Corellako (Nafarroa) uraren goi horniduraren adarra zati batean berritzea" izeneko proiektua (101.24.000) gauzatzeko desjabetze espedientean interesdun diren guztiei, eta interesdun horiek epatzea, autoetan demandatu gisa ager daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, argitaratu eta bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara, eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Amaya Chivite Martínez andreari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko irailaren 17an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2512265