194. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, irailaren 3ko 97/2025 Foru Dekretuarena, zeinaren bidez aldatu baitziren Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak, otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsiak.

Akats bat atzeman denez irailaren 3ko 97/2025 Foru Dekretuaren testuan, zeina 2025eko 187. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, irailaren 19koan, bidezkoa da behar den zuzenketa egitea (foru dekretu horren bidez, aldatu egin ziren Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak, otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsiak).

Bigarren xedapen gehigarrian, foru dekretuak indarra hartzeari buruzkoan,

Honako hau dioen tokian:

"Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra."

Honela behar du:

"Foru dekretu honek 2025eko azaroaren 3tik aurrera hartuko du indarra."

Iruñean, 2025eko irailaren 23an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2512487