193. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

77/2025 FORU AGINDUA, irailaren 8koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Javier Miqueleiz Garayoa jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua, berak eskatu baitu.

Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Javier Miqueleiz Garayoa jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua, berak eskatu baitu, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2025eko irailaren 8tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori du burutzan aritzeko azkena.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko irailaren 8an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2511760