193. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARIKIEGIKO KONTZEJUA

Laborantzako herri-lurren aprobetxamenduaren eskaera

Zarikiegiko Kontzejuak, 2025eko irailaren 6an egin bilkura berezian, erabaki zuen laborantzako herri-lurren aprobetxamenduaren prozesua hastea.

Laborantzako herri-lurren aprobetxamenduak hiru modutan eginen dira, lehentasun ordena honen arabera:

a) Herritarrentzako lehentasunezko aprobetxamenduak.

b) Herritarrentzako esleipen zuzeneko aprobetxamenduak.

c) Enkante publikoan esleitzea edo Kontzejuak zuzenean ustiatzea.

Laborantzako herri-lurren aprobetxamenduak esleitzeko prozesua Kontzejuak eginen du, modalitate horiek adierazitako hurrenkeran aplikatuz.

Prozesuari buruzko dokumentazioa eskatzeko, Zarikiegiko Kontzejura jo behar da, posta elektronikoz (concejo.zariquiegui@gmail.com), edo erakunde horretako iragarki-taularen bidez jaso informazioa.

Zarikiegin, 2025eko irailaren 11n.–Kontzejuko burua, José María Moral Burgos.

Iragarkiaren kodea: L2512497