193. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UZTARROZE

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 180. lurzatian. Behin betiko onespena

Udalak, 2025eko apirilaren 3an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Uztarrozeko 1. poligonoko 180. lurzatirako xehetasun-azterketa, Francisco Javier Hualde Rodríguez de Guzmánek sustatuta (Alkatearen 2025eko otsailaren 13ko 5. Ebazpena).

Argitara ematen da onetsitako testu arauemailea, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 79.1 artikuluetan xedatuta dagoenarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Uztarrozen, 2025eko apirilaren 11n.–Alkatea, Jone Alastuey García.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2512078