2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SARTAGUDA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Eguneko zentroa
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun naturalean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Sustatzailea: Sartagudako Udala.
Jarduera: Bizitegitarako erabilera publikoko jarduerak, ez turistikoak, hala nola zahar-etxeak eta antzekoak. Eguneko zentroa.
Tokia: 1. poligonoko 994. lurzatia, Sartaguda. Nafarroa.
Sartagudan, 2025eko irailaren 19an.–Alkatea, José Ignacio Eguizábal Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2512385