193. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, gizarte-hezitzailearen plaza bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izendapen-proposamena

Deialdia argitaratu zen 2025eko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 3an.

Aintzat harturik Begoña Cestau Baraibar izan dela puntuazio handiena lortu duen izangaia, kalifikazio-epaimahaiak, deialdiaren 9. artikuluari jarraikiz, proposamena egin dio buruari Begoña Cestau Baraibar izenda dezan gizarte-hezitzaile; hori guztia, deialdi honen barnean: deialdia, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko, Sakanako Mankomunitatean, gizarte-hezitzailearen plaza bat, B mailakoa eta lan-kontratudun araubidekoa.

Lakuntzan, 2025eko irailaren 12an.–Mankomunitateko burua, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2512099