2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
PUIU
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen-proposamena
Alkatetzaren 2025eko otsailaren 12ko 2025-0012 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi horretako 7.1 oinarrian ezarritakoa bete beharrez, kalifikazio-epaimahaiak, 2025eko irailaren 8an, Joseba Ayarra Villaverderen aldeko izendapen-proposamena egin du, hura baita gainditu duten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu duena.
Deialdiaren 7.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian eskatzen diren agiriak Udaleko erregistro orokorraren bidez aurkezteko.
Puiun, 2025eko irailaren 12an.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.
Iragarkiaren kodea: L2512115