193. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN

Deialdia, udaltzain-agentearen lanpostu bat betetzeko oposizio bidez. Praktiketako funtzionarioaren izendapena

Delako deialdia 2025eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 20an.

Kalifikazio-epaimahaiak eginiko proposamenarekin bat, Azkoiengo alkateak, 2025eko irailaren 4ko 2025-0781 Dekretuaren bidez, erabaki zuen Andoni Arnaiz Laplaza izendatzea praktiketako udaltzain-agente.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Azkoienen, 2025eko irailaren 15ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2512147