2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
PAMPLONA
Deialdia, udal instalazioen funtzionamenduko laguntzailearen 9 lanpostu oposizio bidez betetzeko, Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Izendapen-proposamen osagarria
Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzailearen 9 lanpostu oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua amaituta, zeina Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko azaroaren 20an hartutako Erabakiaren bidez onetsi eta 2023ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ekoan, argitaratu baitzen, Tokiko Gobernu Batzarrak hautaketa-epaimahaiak proposatutako izangaiak funtzionario izendatu zituen 2025eko abuztuaren 7an hartutako Erabakiaren bidez.
Izendatutakoen artetik, Jokin Ilundain Gorritik eta Ignacio Javier Maeztu Jiménezek eskatu zuten borondatezko eszedentzia, eta eman zitzaien, plaza jabetzan noiz hartu eta hortik aitzina. Era berean, José Ignacio Ferrero Morenok uko egin zion esleitutako plazari.
Ondorioz, oposizioaren kalifikazio-epaimahaiak izendapen-proposamen osagarria aurkeztu du izangai hauen alde:
–Igoera-txanda:
Javier Romero Ortiz
–Txanda irekia:
Carlos Alberto Balseiro Santos
Breixo Pequeño Fervenza
Epaimahaiaren proposamena ikusita, honako hau ERABAKITZEN DA:
Proposatutako izangaiei eskatzea deialdiaren 8.1.a eta 9.2 oinarrietan eskatzen den dokumentazioa aurkez dezatela Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorraren bidez, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean.
Iruñean, 2025eko irailaren 15ean.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2512245