193. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Deialdia, etxezainaren lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

Uharteko alkatearen 2025/0976 Ebazpenaren bidez, eta bat etorriz etxezainaren lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiako kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin, Imanol Rodríguez Torrens izendatzen da Uharteko Udaleko etxezain, plantilla organikoan 40.17 zenbakia duen plazari atxikita, puntuazio handiena lortu duen izangaia delako.

2025eko urriaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bertzela.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Uharten, 2025eko irailaren 10ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2512017