193. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA

Deialdia, eskolazainaren plaza bat lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko

Hautapen-prozesua burutu da Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko uztailaren 18an onetsitako honako deialdi honetan: deialdia, lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko eskolazainaren plaza bat, Lizarrako Udalaren zerbitzura aritzeko (2025eko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 7an).

Kalifikazio-epaimahaiak, 2025eko irailaren 1ean, Lander Recalde Gracia izangaiari esleitu zion deialdiaren xede den plaza (4.15 zenbakia du Udalaren plantilla organikoan).

Alkatetzaren irailaren 11ko 900/2025 Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:

Lehena. Lander Recalde Graciari esleitzea Udalaren plantilla organikoan 4.15 zenbakia duen plaza, eta 10 egun naturaleko epea ematea lanpostuaz jabetzeko, izendapena onesten duen ebazpena jakinarazten denetik hasita.

Bigarrena. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Remontival ikastetxe publikoko zuzendaritzari, eta udal honetako Kontu-Hartzailetza eta Langileria alorrei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Lizarran, 2025eko irailaren 11n.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2512073