193. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AMESKOABARRENA

Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete dadin administrari-ofizialaren lanpostu bat. Izendapena

Bukatu egin da Ameskoabarrengo Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko (C maila) lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko hautapen prozedura. Deialdia 2025eko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 26an.

Ikusi da kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamena María Carmen Andueza Murguialdayen alde (2025eko 182. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 12koan).

María Carmen Andueza Murguialdayek aurkeztu du deialdiaren 2. oinarrian adierazitako dokumentazioa. Hortaz, deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoarekin bat, alkateak, irailaren 17ko 176/2025 Ebazpenaren bidez, María Carmen Andueza Murguialday izendatu zuen Ameskoabarrengo Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial.

Ameskoabarrenean, 2025eko irailaren 17an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2512234