1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
361E/2025 EBAZPENA, irailaren 9koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 14ko 271E/2025 Ebazpena. Ebazpen horren bidez, partez onartzen da Tuterako udal mugartean beira laua fabrikatzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Instalazio horren titularra Guardian Industries Navarra SLU da.
Instalazio horrek badu ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak urtarrilaren 13ko 0156/05 Ebazpenaren bidez emana, gero Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 46E/2014 Ebazpenaren bidez eguneratua.
2025-05-13an, titularrak bere ingurumen baimen bateratuan jasotako baldintzak aldatzeko eskatu zuen; zehazki, instalazioan sortutako hondakinen zerrendan hondakin gehiago sartzeko, 160607*, 190811*, 160214-62 eta 150104 EHZ kodeak dituztenak.
Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak aurkeztutako eskaera hori aztertu zuen, eta balorazio hau egin zuen:
EHZ KODEA | DESKRIBAPENA | BALORAZIOA |
15 01 04 | Metalezko ontziak. | Ez da bidezkoa sartzea. Hondakin hori dagoeneko sartuta dago instalazioan sortutako hondakinen zerrendan, 88E/2020 Ebazpenaren bidez baimendu baitzen. |
16 06 07* | Haien osaeran litioa edozein formatan daukaten metagailu, pila edo bateriak, hala nola litiozko pilak edo litio-ioizko metagailuak. | Onartzen da instalazioan sortzen diren hondakinen zerrendan sartzea. |
16 02 14-62 | Osagai arriskutsurik ez duten informatika- eta telekomunikazio-gailu txikiak. Profesionala. | Onartzen da instalazioan sortzen diren hondakinen zerrendan sartzea. |
19 08 11* | Ioiak trukatzeko erretxina aseak edo erabiliak. | Ez da bidezkoa sartzea. Horren ordez, 190905 EHZ kodea ezarriko da, hots: ioiak trukatzeko erretxina aseak edo erabiliak, giza kontsumorako uraren edo industria-erabilerarako uraren prestaketaren hondakinetatik eratorriak. |
Onartutako aldaketek ez dute eragozten instalazioaren funtzionamendu egokia ingurumenari dagokionez, eta bat datoz ingurumen baimen bateratuan ezarritako gehieneko isurketa balioekin eta gainerako eskakizunekin, bai eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin ere.
Ebazpen proposamen horrek instalazioaren titularrari entzunaldia emateko izapidea bete zuen, hamabost egunekoa, eta titularrak ez zuen inolako alegaziorik aurkeztu izapide horren barruan. Hala, izapidea bukatu ondoren, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 14ko 271E/2025 Ebazpena eman zen, zeinaren bidez partez onartu baitzen instalazioaren ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa.
Hala ere, entzunaldi-izapidea bukatu ondoren, 2025-07-08an, titularrak alegazio bat aurkeztu zuen, zeinaren bidez eskatzen baitzuen R4 Kanpoko azken kudeaketa aldatzea, baimendutako 19 09 05 EHZ kodeari dagokionez, R7/D9/D5 kanpoko azken kudeaketako aukerengatik. Alegazio hori ikusita, ikusi da akats bat dagoela aipatutako 271E/2025 Ebazpenean, eta, beraz, bidezkoa da alegazioa baiestea eta, ondorioz, akatsa zuzentzea, ebazpen honen eranskinean adierazten den moduan.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2. artikuluaren arabera, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluak ezartzen duenaren arabera, administrazio egintzetan eta xedapenetan egiten diren akats material, aritmetiko edo egitatezkoak zuzentzea kasuan kasuko egintza edo xedapena eman duen organoari dagokio. Orobat, akats zuzenketan aipatu beharko dira zuzenketaren ondorio juridikoak eta, jakinarazi edo argitaratu diren egintzak direnean, nahitaez jakinarazi edo argitaratu beharko da zuzenketa.
Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko izapidean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak uztailaren 14an emandako 271E/2025 Ebazpena zuzentzea, atzemandako akatsa zuzentzearren, ebazpen honen eranskinean ezarritako zuzenketaren arabera. Ebazpen horren bidez, partez onartu zen Tuterako udal mugartean beira laua fabrikatzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Instalazio horren titularra Guardian Industries Navarra SLU da.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
Laugarrena.–Ebazpen hau Guardian Industries Navarra SLUri eta Tuterako Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko irailaren 9an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Oharra: Ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/CentroPublicaciones.html#/CentroPublicaciones.
Iragarkiaren kodea: F2512054