1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
55/2025 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Azkoiengo udal mugarteko goi tentsioko instalazio elektriko baten okupatu aurreko aktak egiten baitira. SAT11562.
Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 11ko 121/2025 Ebazpenaren bidez, Azkoiengo udal mugartean goi tentsioko instalazio elektriko baterako aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eman ziren, eta instalazio horren onura publikoa zehazki deklaratu zen. SAT11562.
Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.
Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta foru-sektore publiko instituzionala),
EBAZTEN DUT:
1. Dei egitea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Azkoiengo alkateari edo hark eskuordetzen duen zinegotziari, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Azkoiengo udaletxean, 2025eko azaroaren 20an.
Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie, banakako zitazio zedularen bitartez.
2. Ebazpen hau jakinaraztea i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Azkoiengo Udalaren iragarki taulan argitaratzea.
Iruñean, 2025eko irailaren 10ean.–Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusia, Iñigo Arruti Torre.
Iragarkiaren kodea: F2512020