193. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

615/2025 EBAZPENA, irailaren 9koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, onesten duena aldatzea uztailaren 17ko 483/2025 Ebazpena, zeinaren bidez deialdi publiko bat onesten baita diru baliabideak esleitzeko Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan profesionalak kontratatzeko, hezkuntza-laguntzako premiak dituzten ikasleei arreta emateko 2025-2026 ikasturtean, bai eta haren oinarri arautzaileak ere (I. eranskina).

2025eko uztailaren 17an 483/2025 Ebazpena onetsi zen, zeinaren bidez deialdi publiko bat onesten baita diru baliabideak esleitzeko Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan profesionalak kontratatzeko, hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei arreta emateko 2025-2026 ikasturtean.

Ebazpena onetsi ondoren, akatsak atzeman dira bai ebazpenean bai I. eranskinean, non ez baitira jaso aurreko deialdiko arauetan Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak egindako aldaketa eta eguneraketa batzuk. Akats baten ondorioz, bidalitako eranskinean ez daude berrikusitako oinarri arautzaileak, behin betikoak.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea uztailaren 17ko 483/2024 Ebazpena, zeinaren bidez deialdi publiko bat onesten baita diru baliabideak esleitzeko Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan profesionalak kontratatzeko, hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei arreta emateko 2025-2026 ikasturtean, zehazki ebazpenaren lehen paragrafoa.

Honako hau dioen tokian: "2/2024 Foru Legea, abenduaren 26koa, 2025eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa".

Honela behar du: "19/2024 Foru Legea, abenduaren 26koa, 2025eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa".

2. Ebazpen horren 2.1 puntua aldatzea, eta I. eranskineko laugarren oinarriko 2.1 puntua:

Honako hau dioen tokian: "5.993.270,00 euro "Berariazko hezkuntza premiak. Ikastetxe pribatu itunduak eta/edo diruz lagunduak" izeneko 410003-41600-4811-322402 partidaren kargura. Horietatik, 1.997.756,67 euro 2025eko aurrekontuaren kargura izanen dira, eta gainerakoa, 3.995.513,33 euro, 2026ko gastuen aurrekontuan izen berarekin gaituko den partidaren kargura."

Honela behar du: "5.993.270,00 euro "Berariazko hezkuntza premiak. Ikastetxe pribatu itunduak eta/edo diruz lagunduak" izeneko 410003-41600-4811-322402 partidaren kargura. Horietatik, 1.997.756,67 euro 2025eko aurrekontuaren kargura izanen dira, eta gainerakoa, 3.995.513,33 euro, 2026ko gastuen aurrekontuan horretarako gaituko den partida baliokidearen kargura."

3. Ebazpen horren 2.2 puntua aldatzea, eta I. eranskineko laugarren oinarriko 2.2 puntua:

Honako hau dioen tokian: "875.812,25 euro "Immigrazioa eta gutxiengo kulturalak. Ikastetxe pribatu itunduak eta/edo diruz lagunduak" izeneko 410003-41600-4811-322403 partidaren kargura. Horietatik, 291.937,33 euro 2025eko gastuen aurrekontuaren kargura izanen dira, eta gainerakoa, 583.874,67 euro, 2026ko gastuen aurrekontuan izen berarekin gaituko den partidaren kargura."

Honela behar du: "875.812,25 euro "Immigrazioa eta gutxiengo kulturalak. Ikastetxe pribatu itunduak eta/edo diruz lagunduak" izeneko 410003-41600-4811-322403 partidaren kargura. Horietatik, 291.937,33 euro 2025eko gastuen aurrekontuaren kargura izanen dira, eta gainerakoa, 583.874,67 euro, 2026ko gastuen aurrekontuan gaituko den partida baliokidearen kargura."

4. Erdarazko bertsioan, I. eranskineko hirugarren oinarriko 2. puntuaren edukia aldatzea.

Honako hau dioen tokian: "El salario, antigüedad y cargas sociales de los recursos humanos, correspondientes a personal complementario no docente, serán abonadas directamente por el titular del Centro y compensados por la Administración Educativa a dicho titular mediante abonos bimensuales."

Honela behar du: "El salario, antigüedad y cargas sociales de los recursos humanos, correspondientes a personal complementario no docente, serán abonadas directamente por el titular del Centro y compensados por la Administración Educativa a dicho titular mediante abonos bimestrales."

5. I. eranskineko hirugarren oinarriko 3. puntua ezabatzea.

6. I. eranskineko seigarren oinarriko 6. puntuaren edukia aldatzea:

Honako hau dioen tokian: "Emandako baliabideen erabilera honela justifikatu beharko da:".

Honela behar du: "2025-2026 ikasturterako emandako baliabideen erabilera honela justifikatu beharko da:".

7. I. eranskineko seigarren oinarriko 6.1 puntuaren edukia aldatzea:

Honako hau dioen tokian: "Sarrera horiek justifikatzeko, ikastetxeko titularrak Ikastetxeen Finantzaketaren Atalean aurkeztuko du, 2025eko uztailaren 30a baino lehen".

Honela behar du: "Sarrera horiek justifikatzeko, ikastetxeko titularrak Ikastetxeen Finantzaketaren Atalean aurkeztuko du, 2026ko urriaren 31 baino lehen".

8. I. eranskineko seigarren oinarriko 7. puntua ezabatzea.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

10. Deialdi honen eta beronen oinarrien kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

11. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuan den kontu-hartzaile delegatuari, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Ikastetxeen Finantzaketaren Atalera eta Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentrora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko irailaren 9an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2512151