1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
125E/2025 FORU AGINDUA, irailaren 12koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena "hirigintzako araudi orokorraren 60. artikulua" aldatzea, Arangurengo landa-lurzoruan abeltzaintza-jardueren eraikuntza-elementuen baldintzak arautzeko, Arangurengo Udalak sustaturik.
Arangurengo Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.
Espedientearen xedea da abeltzaintzako eraikuntza-jardueretarako udal araudia egokitzea, udalerriko araudia izan ez dadin Nafarroako araudi sektorialean oro har ezartzen dena baino murriztaileagoa, baina, betiere, kasu bakoitzean aplikatu beharreko maila goragoko legeriaren mende egonik.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 27ko 197E/2025 Ebazpenaren bidez, Arangurengo Udal Plan Orokorraren aldaketa honi buruzko ingurumen txosten estrategikoa eman zen, Arangurengo Udalak sustaturik, ingurumen ondorio nabarmenik eragiten ez duela iritzita.
Ebazpen hori 2025eko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 26koan.
Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.
Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,
AGINTZEN DUT:
1. Behin betiko onestea "hirigintzako araudi orokorraren 60. artikuluaren" aldaketa, Arangurengo landa-lurzoruan abeltzaintza-jardueren eraikuntza-elementuen baldintzak arautzeko, Arangurengo Udalak sustaturik.
2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari jakinaraztea eta Ingurumen Ebaluaziorako Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Arangurengo Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.
4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko irailaren 12an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2512148