1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
124E/2025 FORU AGINDUA, irailaren 12koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Ultzamako Udal Plan Orokorraren aldaketa bat, Eltzaburuko 18. poligonoko 127. lurzatiko lurzoruaren sailkapena aldatzeari buruzkoa, Eltzaburuko Kontzejuak sustaturik.
Ultzamako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.
Espedientearen xedea da 18. poligonoko 127. lurzatiko lurzoruaren sailkapena aldatzea (Eltzaburuko kontzejuaren lurzatia da), azpiegituretarako lurzoru urbanizaezina izatetik (NA-4116 errepidea) hiri-lurzorura izatera igaro dadin.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 14ko 1134E/2024 Ebazpenaren bidez, aldaketa horri buruzko ingurumen txosten estrategikoa eman zen, aldekoa, ingurumen ukipenik eragiten ez duela iritzita.
Ebazpen hori 2024ko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 17koan.
Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.
Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,
AGINTZEN DUT:
1. Behin betiko onestea Ultzamako Udal Plan Orokorraren aldaketa bat, Eltzaburuko 18. poligonoko 127. lurzatiko lurzoruaren sailkapena aldatzeari buruzkoa, Eltzaburuko Kontzejuak sustaturik.
2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari jakinaraztea eta Ingurumen Ebaluaziorako Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Ultzamako Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.
4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko irailaren 12an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2512146