193. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

122E/2025 FORU AGINDUA, irailaren 12koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Burgiko Udal Planaren aldaketa, hirigintzako arauen 36. artikuluari eragiten diona, Burgiko Udalak sustaturik.

Burgiko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da udal mugarteko baso-lurzoruen babes araubidea aldatzea (Hirigintzako arauen 36. artikuluko C.2 apartatuan zehaztuta dago), tradizioz abeltzaintza-jarduera egin den eremuetan eraikuntza-jarduerak egin ahal izateko –abeltzaintza-jarduera horri lotuta daudenak eta jarduera egiteko beharrezkoak direnak–, betiere inguruabar jakin batzuk gertatuz gero.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren uztailaren 31ko 706E/2025 Ebazpenaren bidez, ingurumen txosten estrategikoa eman zen Burgiko Udal Plan Orokorraren aldaketari buruz, zeinak hirigintzako arauen 36. artikuluari eragiten baitio (baso-lurzoruen babes araubidea), Burgiko Udalak sustaturik, ingurumen ondorio nabarmenik eragiten ez duela iritzita.

Ebazpen hori 2025eko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 22koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Burgiko Udal Planaren aldaketa, hirigintzako arauen 36. artikuluari eragiten diona, Burgiko Udalak sustaturik.

2. Foru agindu hau Ingurumen Ebaluaziorako Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Burgiko Udalari jakinaraztea, espedientearen sustatzailea baita, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eta onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko irailaren 12an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2512143