193. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2492/2025 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio prozedura honi: albaitarien plaza hutsak betetzea, lekualdatze-lehiaketaren bidez, jardun dezaten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 2ko 3541/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko albaitarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 15ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 7ko 1036/2025 Ebazpenaren bidez (2025eko 82. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 28koa), izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 5eko 2273/2025 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan eskainitako plaza hutsak zehaztu ziren, plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plaza hutsak aukeratzeko.

Deialdian ezarritakoari jarraikiz plaza hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiakideari plaza esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Bukaera ematea prozedura honi: albaitarien plaza hutsak betetzea, lekualdatze-lehiaketaren bidez, jardun dezaten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura. Hala, plazak I. eranskinean ezarri bezala esleitu dira.

2. Lehiakideari adieraztea ezen bere destino berriaren jabetza-hartzea egintzat joko dela, beste tramiterik gabe, 2025eko irailaren 29an.

3. Ebazpen hau igortzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Atalera, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

Lekualdatze-lehiaketa, albaitari lanpostua betetzeko

IZENA

PLAZA ZK.

DEPARTAMENTUA

EREMUA

HERRIA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HIZKUNTZA EREMUA

SEXU-DELITUEN ZIURTAG.

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

MENDAZA MARTINEZ DE LAPUENTE, M.ª LUISA

0003967

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA ZUZ. NAG.

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

Eremu mistoa

Bai

Iragarkiaren kodea: F2511490