1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1900/2025 EBAZPENA, 2025eko irailaren 11koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzen dira José María Amatriain Martínez, Javier Navascués Puyada eta Raúl Ecay Torres, informatikako teknikari izateko (A maila), eta lanpostu bana esleitzen zaie.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko maiatzaren 10ean emandako 1069/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Informatika Zerbitzuko OLko teknikari izateko 3 lanpostu (A maila) -lehen hala izena zuen informatikako teknikariaren lanpostuak- barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori 2024ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 23an.
2025eko uztailaren 29an, epaimahai kalifikatzaileak oposizio-lehiaketaren behin betiko emaitzak argitaratu zituen Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan.
Lanpostu hutsak aukeratzeko tramitea egin ondoren, deialdiaren 8.4 oinarrian xedatutakoari jarraikiz, hautaketa-prozesua gainditu zuten pertsonen aldeko izendapen proposamena aurkeztu zion epaimahai kalifikatzaileak kudeatzaileari. Izendapen proposamen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratu zen 2025eko irailaren 5ean.
Bat etorriz deialdiaren 9. oinarriarekin, bidezkoa da José María Amatriain Martínez, Javier Navascués Puyada eta Raúl Ecay Torres Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, informatikako teknikari izateko.
Ikusirik TEKAZELak Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamenerako txostena, zeina ontzat eman baitu Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea José María Amatriain Martínez, informatikako teknikari izateko (A maila), eta hari 251 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Informatika Zerbitzuko Kudeaketa Korporatiboaren Atalari atxikia (Arrosadiko campusa).
Bigarrena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea Javier Navascués Puyada, informatikako teknikari izateko (A maila), eta hari 875 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Informatika Zerbitzuko Campus Zerbitzuen Atalari atxikia (Arrosadiko campusa).
Hirugarrena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea Raúl Ecay Torres, informatikako teknikari izateko (A maila), eta hari 877 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Informatika Zerbitzuko Erabiltzaileari Laguntzeko Atalari atxikia (Arrosadiko campusa).
Laugarrena.–Izendatutako izangaiek 2025eko urriaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz, salbu eta behar bezala egiaztatutako arrazoiren bat badago.
Bosgarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Kudeatzailetzari aditzera ematea.
Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Zazpigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2025eko irailaren 11n.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.
Iragarkiaren kodea: F2512111