193. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1899/2025 EBAZPENA, 2025eko irailaren 11koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzen da Enrique López Esquíroz, informatikako kudeaketari izateko (B maila), eta lanpostu bat esleitzen zaio.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko maiatzaren 10ean emandako 1070/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Informatika Zerbitzuko OLko kudeaketari izateko 1 lanpostu (B maila) -lehen hala izena zuen informatikako kudeaketariaren lanpostuak- barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori 2024ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 23an.

2025eko uztailaren 29an, epaimahai kalifikatzaileak oposizio-lehiaketaren behin betiko emaitzak argitaratu zituen Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan.

Deialdiaren 8.1 oinarrian xedatutakoari jarraikiz, hautaketa-prozesua gainditu zuen pertsonaren aldeko izendapen proposamena aurkeztu zion epaimahai kalifikatzaileak kudeatzaileari. Izendapen proposamen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratu zen 2025eko abuztuaren 26an.

Bat etorriz deialdiaren 9. oinarriarekin, bidezkoa da Enrique López Esquíroz Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, informatikako kudeaketari izateko (B maila).

Ikusirik TEKAZELak Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamenerako txostena, zeina ontzat eman baitu Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea Enrique López Esquíroz, informatikako kudeaketari izateko (B maila), eta 878 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Informatika Zerbitzuko Erabiltzaileari Laguntzeko Atalari atxikia (Arrosadiko campusa).

Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2025eko urriaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz, salbu eta behar bezala egiaztatutako arrazoiren bat badago.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Kudeatzailetzari aditzera ematea.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2025eko irailaren 11n.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2512110