193. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1860/2025 EBAZPENA, 2025eko irailaren 2koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, zeinaren bidez 2. Administrazio Unitateko (Agronomia) arduradun izendatzen baita Marta Sánchez Márquez, bitarteko gisa.

Marta Sánchez Márquez 2. Administrazio Unitateko (Agronomia) arduradun izendatzea proposatzen du Ikastegien eta Sailen Ataleko buruak, bitarteko gisa, 637. lanpostuan aritzeko, 2025eko irailaren 8tik aurrerako ondorioekin.

Kontuan harturik 1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria. Dekretu horren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zen, eta aipatutako xedapen gehigarria Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 106.1 artikulua betez aplikatzen ahal da.

Ikusirik TEKAZELak Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen aldeko txostena, zeina ontzat eman baitu Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–2. Administrazio Unitateko (Agronomia) arduradun izendatzea Marta Sánchez Márquez, bitarteko gisa, 637. lanpostuan aritzeko, 2025eko irailaren 8tik aurrerako ondorioekin.

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta Ikastegien eta Sailen Ataleko buruari eta Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeko buruari aditzera ematea, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2025eko irailaren 2an.–Kudeatzailea, Mar González Paredes.

Iragarkiaren kodea: F2511859