193. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2540/2025 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita bidezkoa dela Diego Juango Arteaga jauna kontratatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaio.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 9ko 2955/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozedura baten deialdia onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrarien 42 lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1865/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 1ean.

Oposizio-lehiaketa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handiena izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuan sartzen ahal diren izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko ekainaren 26an, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 5eko 2881/2024, abenduaren 23ko 4744/2024, otsailaren 17ko 1696/2025, apirilaren 10eko 1058/2025 eta ekainaren 12ko 1696/2025 ebazpenen bidez, behar ziren izendapen eta kontratazioak egin ziren.

Azken izendapenaren ondoren, txanda irekiko izangai bati borondatezko eszedentzia eman zitzaion, lanpostuaz jabetu zenetik aurrerako ondorioekin, administrazio honetako beste lanpostu batean zerbitzu ematen ari zelako.

Azkenean, izangai bat hautapen-prozesutik baztertu da, langile finko bihurtu baita.

Horretan oinarrituta, 2025eko abuztuaren 11n, bosgarren kontratazio proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan.

Izangaiak behar zen epean aurkeztu du eskatutako dokumentazioa, eta eskatutako betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da kontratatzea eta dagokion plaza hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Xedatzea bidezkoa dela Diego Juango Arteaga jauna kontratatzea lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari lanpostuan aritzeko, eta plantilla organikoan 39093 zenbakia duen plaza esleitzea. Plaza hori Hezkuntza Departamentuko Castejón DBHIri atxikita dago, eta Castejonen du destinoa.

2. Izangaiak 2025eko irailaren 29an sinatu beharko du behar den kontratua, Hezkuntza Departamentuko Langileen Kontrataziorako Atalean. Kontratua prest dagoenean, SMS edo posta elektronikoaren bidez horren berri emanen zaio, sina dezan. Telematika bidez sinatzen ahalko du, dokumentuak sinatzeko Giza Baliabideen plataformaren bidez, edo aurrez aurre, Hezkuntza Departamentuko Langileen Kontrataziorako Atalean.

Lan kontratu finkoa sinatzen ez badu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langile lan kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).

Iragarkiaren kodea: F2511531