1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2499/2025 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita kontratazioak egitea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludunen lanpostuan aritzeko, eta plazak esleitzen baitira.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urriaren 4an emandako 2568/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozeduraren bidezko deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludunen hamabost lanpostu, gehienez ere, betetzeko, salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori 2022ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 17koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 92/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 16an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 1926/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 9an.
Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak zenbait kontratazio proposamen egin zituen, non puntuazio handienak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak adierazi baitziren. Ondoren, izangai horiek kontratatu egin ziren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 6ko 1778/2024 Ebazpenaren bidez, irailaren 23ko 3441/2024 Ebazpenaren bidez, urtarrilaren 27ko 183/2025 Ebazpenaren bidez, azaroaren 21eko 4409/2024 Ebazpenaren bidez, otsailaren 10eko 423/2025 Ebazpenaren bidez, apirilaren 7ko 1555/2025 Ebazpenaren bidez eta ekainaren 5eko 1555/2025 Ebazpenaren bidez.
Horretarako ezarritako epearen barnean eskatuta, izangai batek kontratuari uko egin zion lau izangairi borondatezko eszedentzia eman zitzaien, lanpostuaz jabetu ziren egunetik aurrerako ondorioekin, administrazio honetan beste lanpostu batean zerbitzu ematen ari zirelako.
Deialdiaren 9.4 oinarriak ezartzen du ezen izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan egiazki aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, plaza huts hori ere beteko dela, deialdiaren 8.4 atalean xedatzen den moduan.
Azkenik, puntuazio hurrenkeraren arabera hurrengoa zen izangaiak uko egin dio hautapen prozesuari.
Horiek guztiak horrela, 2025eko abuztuaren 11n, deialdiaren web fitxan argitaratu zen bosgarren kontratazio proposamen osagarria, eta hartan sartu ziren Francisco Javier Olaiz Zoroquiain jauna, María Luisa Torres Lizasoain andrea eta Iñigo Oscáriz Martínez jauna, puntuazioaren zerrendan ondo-ondotik ageri ziren izangaiak izateagatik.
Francisco Javier Olaiz Zoroquiain jaunak uko egin dio aipatutako hautapen prozesuari.
Gainerako izangaiek, ordea, aurkeztu dute eskatutako dokumentazioa, eta eskatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da kontratazioa egitea eta plaza hutsak esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. María Luisa Torres Lizasoain andrea eta Iñigo Oscáriz Martínez jauna kontratatzea aldizkako lan-kontratudun finko gisa, lanaldi partzialean, puntuazioaren zerrendan ondo-ondotik ageri ziren izangaiak izateagatik.
2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izangaiek behar den kontratua sinatu beharko dute 2025eko irailaren 29an. Kontratua prest dagoenean, horren berri emanen zaie, sina dezaten. Telematika bidez sinatzen ahalko dute, Giza Baliabideen dokumentuak sinatzeko plataformaren bidez, edo aurrez aurre, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalean.
Kontratua sinatzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanaldi partzialeko aldizkako langile lan kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalera, Nafarroako Foru Ogasuneko Administrazio Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2025eko abuztuaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
DEITURAK ETA IZENA | PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA |
TORRES LIZASOAIN, M.ª LUISA | 0009429 | Ekonomia eta Ogasun Departamentua | Nafarroako Foru Ogasuna | Lan. partz. aldizkako lan kontr. finkoa | Iruña | Eremu mistoa |
OSCARIZ MARTINEZ, IÑIGO | 0009450 | Ekonomia eta Ogasun Departamentua | Nafarroako Foru Ogasuna | Lan. partz. aldizkako lan kontr. finkoa | Iruña | Eremu mistoa |
Iragarkiaren kodea: F2511491