193. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

4257E/2025 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena Miguel Angel Jorge Palacios jauna, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Altsasuko Enplegu Agentziako burua, erretiroa hartu baitu.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erakunde autonomoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluan eta otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuetan xedatutakoari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Miguel Angel Jorge Palacios jauna, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Altsasuko Enplegu Agentziako burua, erretiroa hartu baitu. Kargu-uzteak 2025eko irailaren 16tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzuari.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko irailaren 15ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2512175