193. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

105/2025 FORU DEKRETUA, irailaren 17koa, kargutik kentzen duena Rashid Mohamed Vázquez jauna, Funtzio Publikoko zuzendari nagusia.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.2 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela zuzendari nagusiak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko irailaren hamazazpian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Rashid Mohamed Vázquez jauna, Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2025eko irailaren 17tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko irailaren 17an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2512250