Iragarkia
193. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 26a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
616/2025 EBAZPENA, irailaren 9koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiko eta Nafarroako Foru Komunitateko tokiko eskolatze batzordeetako kideak izendatzen dituena 2025-2026 ikasturterako.
Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko arauak ematen dituen apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuak III. kapituluan onarpen prozesuko berme organoak arautzen ditu, halakotzat harturik Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusia eta tokiko eskolatze batzordeak.
III. kapitulu horren lehen atalean Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusia definitzen da, haren atxikipena eta eskumen esparrua, eginkizunak, funtzionamendua eta osaera zehazten dira eta ikasleen eskolatzeari buruzko zenbait alderdi azaltzen dira. Bigarren atalean, bestalde, tokiko eskolatze batzordeak definitzen dira. Horien eginkizunak eta osaera ezartzen dira, bai eta funtzionatzeko moduari eta batzorde horiek sortu eta desegiteko moduari buruzko zenbait gai ere.
Foru dekretu horren 28.3 artikuluan, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiaren osaerari dagokionez, xedatzen da batzorde hori osatuko duten kideak eta horien ordezkoak eskolatzearen arloan eskudun den zuzendari nagusiaren ebazpen bidez izendatuko direla ikasturte bakoitzaren hasieran, eta haren osaeran gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatuaren printzipioa sustatuko dela.
Bestetik, tokiko eskolatze batzordeei dagokienez, arestian aipatutako foru dekretuaren 31.1 artikuluan xedatzen da Altsasu, Bera, Elizondo, Lizarra, Etxarri Aranatz, Lesaka, Lodosa, Tafalla eta Tuterako tokiko eskolatze batzordeak sortzea. Bide beretik, eta haien osaerari dagokionez, foru dekretuaren 33.2 artikuluak xedatzen du tokiko batzorde horiek osatuko dituzten kideak eta haien ordezkoak, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiaren kasuan bezalaxe, eskolatzearen arloan eskudun den zuzendari nagusiaren ebazpen bidez izendatuko direla ikasturte bakoitzaren hasieran, eta haren osaeran gizonen eta emakumeen arteko ordezkaritza orekatuaren printzipioa sustatuko dela.
Ebazpen honen xedea da Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiko eta Nafarroako tokiko eskolatze batzordeetako kideak izendatzea 2025-2026 ikasturterako, modu horretan apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren III. kapituluan erregelamendu bidez ezarritakoa bete dadin eta ikasleak onartzeko prozesua egoki berma dadin.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak ebazpen hau onestearen eta bertan adierazitako bidezko jarduketak arautzearen aldeko txostena aurkeztu du.
Bat etorriz Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 67/2023 Foru Dekretuaren artikulu bakarrean xedatutakoarekin, eta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Izendatzea 2025-2026 ikasturterako Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiko kideak, bai eta Altsasu, Bera, Elizondo, Lizarra, Etxarri Aranatz, Lesaka, Lodosa, Tafalla eta Tuterako tokiko eskolatze batzordeetakoak ere, jarraian adierazten den zerrendaren arabera:
a) Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiko kideak:
–Batzordeko burua: Gil Sevillano González jauna, Hezkuntzako zuzendari nagusia.
Ordezkoa: Pablo Arriazu Amat jauna.
–Batzordeko kidea: José Alberto Urrutia Lecumberri jauna, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendaria.
Ordezkoa: Arantza Zuriarrain Iñiguez andrea.
–Batzordeko kidea: Miguel Juan Ibáñez Praderas jauna, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendaria.
Ordezkoa: Cristina Garraza Álvarez andrea, Hezkuntza Orientazioko Bulegoko burua.
–Batzordeko kidea: Sonia García Cifuentes andrea, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendaria.
Ordezkoa: Jesús María Arbea Polite jauna.
–Batzordeko kidea: Patxi García Azcona jauna, Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzuko zuzendaria.
Ordezkoa: Yolanda Berango García andrea.
–Batzordeko kidea: Arantzazu Asensio Igoa andrea, Hezkuntza Premien Bulegoko burua.
Ordezkoa: Patricia Diaz Fontenla andrea.
–Batzordeko kidea: Sonia Aristregui Huarte andrea, Inklusio Ataleko burua.
Ordezkoa: Daniela Garayoa Martínez andrea.
–Batzordeko kidea: Beatriz Ayerra Gamboa andrea, Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia.
Ordezkoa: Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Ataleko titularra.
–Batzordeko kidea: Ladis Satrústegui Alzugaray jauna, udal ordezkaria, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatua.
Ordezkoa: Berta Enrique Cornago andrea.
–Batzordeko kidea: Javier Sánchez Marín jauna, ikastetxe bateko zuzendaria, ikastetxe publikoen ordezkari gisa, irakaskuntza publikoko zuzendarien erakundeek izendatu baitute.
Ordezkoa: Ander Clemente Idiazabal jauna.
–Batzordeko kidea: Raquel Romero Lasheras andrea, ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, irakaskuntza itunduaren ordezkari gisa, sektoreko patronalen erakundeek bera izendatu baitute.
Ordezkoa: María Eugenia Berasategui Martínez andrea.
–Batzordeko kidea: Raul Lopez Ecay jauna, irakaskuntzako sindikatuen ordezkari gisa, Unibertsitateaz kanpoko irakasleen Langileria Batzordeak izendatu baitu.
Ordezkoa: Eider Larripa Belzunegui andrea.
–Batzordeko kidea: Alicia Azpilicueta Tanco andrea, irakaskuntza itunduaren ordezkari gisa, sektoreko sindikatuek izendatu baitute.
Ordezkoa: Jaime Elizalde Arostegui jauna.
–Batzordeko kidea: Maite Franco López andrea, irakaskuntza publikoko ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe publikoetan ordezkaritza handiena duten federazioek izendatu baitute.
Ordezkoa: Javier Martinez Domingo jauna.
–Batzordeko kidea: María Teresa Mòdol Bertriu andrea, irakaskuntza itunduko ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe pribatu itunduetan ordezkaritza handiena duten federazioek izendatu baitute.
Ordezkoa: Luis Galván Moreno jauna.
–Idazkaria: Miren Arantxa Irisarri Etxeberria andrea, Eskolatze Arloko koordinatzailea.
Ordezkoa: Raquel de la Rosa Fernández andrea, hezkuntza ikuskatzailea.
b) Altsasuko Tokiko Eskolatze Batzordeko kideak:
–Batzordeko burua: Verónica Ferreira Pinto andrea, eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak proposatuta.
Ordezkoa: Arantxa Irisarri Etxeberria andrea.
–Batzordeko kidea: Amaia San Román Bengoetxea andrea, herriko ikastetxe publiko bateko zuzendaria, herriko ikastetxe publikoetako zuzendariek bera proposatu baitute.
Ordezkoa: Iñaki Mundiñano Larraza jauna.
–Batzordeko kidea: June Bengoetxea Irigoien andrea, herriko ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.
Ordezkoa: Amagoia Agirre Alkorta andrea.
–Batzordeko kidea: Mikel Anaya Huarte jauna, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.
Ordezkoa: Carmela Muñoz Ventura andrea.
–Batzordeko kidea: Susana Santano Díaz andrea, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe horietako guraso elkarteek proposatuta.
Ordezkoa: Elena San Felipe Larrea andrea.
–Batzordeko kidea: Erkuden Imaz Larrea andrea, herriari dagozkion toki entitateetako gizarte zerbitzuen ordezkaria, bertako instituzio edo erakundeek proposatuta.
Ordezkoa: Ana Begiristain Jaka andrea.
Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, Amaia San Román Bengoetxea andrea, edo dagokion ordezkoa.
c) Berako Tokiko Eskolatze Batzordeko kideak:
–Batzordeko burua: Arantxa Irisarri Etxeberria andrea, eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak proposatuta.
Ordezkoa: Verónica Ferreira Pinto andrea.
–Batzordeko kidea: Igor Arruabarrena Rezola jauna, herriko ikastetxe publiko bateko zuzendaria, herriko ikastetxe publikoetako zuzendariek bera proposatu baitute.
Ordezkoa: Idoia Maritxalar Errandonea andrea.
–Batzordeko kidea: Olatz Bergara Artieda andrea, herriko ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.
Ordezkoa: Leire Barrutia Elizalde andrea.
–Batzordeko kidea: Maite Elgorriaga andrea, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.
Ordezkoa: Ainara Maya Almandoz andrea.
–Batzordeko kidea: Irene Almandoz Endara andrea, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe horietako guraso elkarteek proposatuta.
Ordezkoa: Nerea Rodriguez Aguirreche andrea.
–Batzordeko kidea: Alizia Sagaseta andrea, herriari dagozkion toki entitateetako gizarte zerbitzuen ordezkaria, bertako instituzio edo erakundeek proposatuta.
Ordezkoa: Arantxa Gamio Goñi andrea.
Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, Igor Arruabarrena Rezola jauna, edo dagokion ordezkoa.
d) Elizondoko Tokiko Eskolatze Batzordeko kideak:
–Batzordeko burua: Eva Carmen Pérez Gamboa andrea, eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak proposatuta.
Ordezkoa: Verónica Ferreira Pinto andrea.
–Batzordeko kidea: Zuriñe Zubillaga Izaguirre andrea, herriko ikastetxe publiko bateko zuzendaria, herriko ikastetxe publikoetako zuzendariek proposatuta.
Ordezkoa: Jaione Larre Torres andrea.
–Batzordeko kidea: María Mendiburu Alberdi andrea, herriko ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.
Ordezkoa: Miren Jasone Altxu Elizagarai andrea.
–Batzordeko kidea: Uxue Itoiz Lleida andrea, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.
Ordezkoa: Rakel Arjol Echeverría andrea.
–Batzordeko kidea: Mari Jose Etxeberria Bengotxea andrea, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe horietako guraso elkarteek proposatuta.
Ordezkoa: Izadi Aramberri Olascoaga andrea.
–Batzordeko kidea: Maitane Arruabarrena Ochandorena andrea, herriari dagozkion toki entitateetako gizarte zerbitzuen ordezkari gisa, bertako instituzio edo erakundeek proposatuta.
Ordezkoa: Laura Andresena Zubigaray andrea.
Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, Zuriñe Zubillaga Izaguirre andrea, edo dagokion ordezkoa.
e) Lizarrako Tokiko Eskolatze Batzordeko kideak:
–Batzordeko burua: Tomás Sucunza Lazcano jauna, eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak proposatuta.
Ordezkoa: Ana Beorlegui Cruz andrea.
–Batzordeko kidea: Yoana Corres Soto andrea, herriko ikastetxe publiko bateko zuzendaria, herriko ikastetxe publikoetako zuzendariek proposatuta.
Ordezkoa: Elisabeth Eskisabel Azanza andrea.
–Batzordeko kidea: M.ª Puy Barbarin Mendiluce andrea, herriko ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.
Ordezkoa: Andrés García Ayerra jauna.
–Batzordeko kidea: Itziar Aldaz Itoiz andrea, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.
Ordezkoa: Sergi Jaime del Val jauna.
–Batzordeko kidea: Gloria Riveiro Tassias andrea, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe horietako guraso elkarteek proposatuta.
Ordezkoa: Jon Echeverría Esquina jauna.
–Batzordeko kidea: Sergio Vázquez Soria jauna, herriari dagozkion toki entitateetako gizarte zerbitzuen ordezkaria, bertako instituzio edo erakundeek proposatuta.
Ordezkoa: Fran Yoldi Idoy jauna.
Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, Yoana Corres Soto andrea, edo dagokion ordezkoa.
f) Etxarri Aranazko Tokiko Eskolatze Batzordeko kideak:
–Batzordeko burua: Verónica Ferreira Pinto andrea, eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak proposatuta.
Ordezkoa: Eva Carmen Pérez Gamboa andrea.
–Batzordekidea: Oihana Urdangarin Iriarte andrea, herriko ikastetxe publiko bateko zuzendaria, herriko ikastetxe publikoetako zuzendariek proposatuta.
Ordezkoa: Iera Agirre Iturriaga andrea.
–Batzordeko kidea: Iñigo Orella Iztueta jauna, herriko ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.
Ordezkoa: Igone Razkin Lazkoz andrea.
–Batzordeko kidea: Miren Agurtzane Senar Lizarraga andrea, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.
Ordezkoa: Gorka Bueno Urricelqui jauna.
–Batzordeko kidea: Hiart Leiza Razquin andrea, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe horietako guraso elkarteek proposatuta.
Ordezkoa: Aitziber Etxanobe Arrieta andrea.
–Batzordeko kidea: Ana Balda San Juan andrea, herriari dagozkion toki entitateetako gizarte zerbitzuen ordezkari gisa, bertako instituzio edo erakundeek proposatuta.
Ordezkoa: Ainhoa Iparagirre Mendia andrea.
Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, Oihana Urdangarin Iriarte andrea, edo dagokion ordezkoa.
g) Lesakako Tokiko Eskolatze Batzordeko kideak:
–Batzordeko burua: Arantxa Irisarri Etxeberria andrea, eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak proposatuta.
Ordezkoa: Eva Carmen Pérez Gamboa andrea.
–Batzordeko kidea: Aintzane Iturria Iparragirre andrea, herriko ikastetxe publiko bateko zuzendaria, herriko ikastetxe publikoetako zuzendariek proposatuta.
Ordezkoa: Nerea Telletxea Gonzalez andrea.
–Batzordeko kidea: Miren Egues Perotxena andrea, herriko ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.
Ordezkoa: Olatz Rojo Larralde andrea.
–Batzordeko kidea: Mikel Larraza Arbizu jauna, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.
Ordezkoa: Juan Pedro Urabayen Miura jauna.
–Batzordeko kidea: Estibaliz Elgorriaga Almandoz andrea, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe horietako guraso elkarteek proposatuta.
Ordezkoa: Maider Goizueta Sarratea andrea.
–Batzordeko kidea: Alizia Sagaseta andrea, herriari dagozkion toki entitateetako gizarte zerbitzuen ordezkaria, bertako instituzio edo erakundeek proposatuta.
Ordezkoa: Arantxa Gamio Goñi andrea.
Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, Aintzane Iturria Iparragirre andrea, edo dagokion ordezkoa.
h) Lodosako Tokiko Eskolatze Batzordeko kideak:
–Batzordeko burua: Ana Beorlegui Cruz andrea, eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak proposatuta.
Ordezkoa: Tomás Sucunza Lazcano jauna.
–Batzordeko kidea: María Concepción Mardones Arrastia andrea, herriko ikastetxe publiko bateko zuzendaria, herriko ikastetxe publikoetako zuzendariek proposatuta.
Ordezkoa: M.ª Luna Ruiz Navas andrea.
–Batzordeko kidea: Rafael Irigaray Murillo jauna, herriko ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.
Ordezkoa: Juan María Campo Martínez jauna.
–Batzordeko kidea: Francisco Javier Arrondo Calavia jauna, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.
Ordezkoa: Pedro Arana Pozo jauna.
–Batzordeko kidea: Marina Gastón Fresán andrea, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe horietako guraso elkarteek proposatuta.
Ordezkoa: Guadalupe González Martínez de Espronceda andrea.
–Batzordeko kidea: Elena Labairu Echarte andrea, herriari dagozkion toki entitateetako gizarte zerbitzuen ordezkari gisa, bertako instituzio edo erakundeek proposatuta.
Ordezkoa: Ana Begiristain Jaka andrea.
Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, María Concepción Mardones Arrastia andrea, edo dagokion ordezkoa.
i) Tafallako Tokiko Eskolatze Batzordeko kideak:
–Batzordeko burua: Alberto Beriaín Tanco jauna, eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak proposatuta.
Ordezkoa: Raquel de la Rosa Fernández andrea.
–Batzordeko kidea: Alfonso Huarte Guillén jauna, herriko ikastetxe publiko bateko zuzendaria, herriko ikastetxe publikoetako zuzendariek bera proposatu baitute.
Ordezkoa: Maite Ruiz Lesaga andrea
–Batzordeko kidea: María Resurrección Urrutia Juanenea andrea, herriko ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.
Ordezkoa: María Ángeles García Aldunate andrea.
–Batzordeko kidea: Mikel Anaya Huarte jauna, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.
Ordezkoa: Isabel Fernández Pan andrea.
–Batzordeko kidea: Maider Elizari Baztan andrea, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe horietako guraso elkarteek proposatuta.
Ordezkoa: Greisy Dorville Ventura andrea.
–Batzordeko kidea: Nerea Biurrun Abaigar andrea, herriari dagozkion toki entitateetako gizarte zerbitzuen ordezkaria, bertako instituzio edo erakundeek proposatuta.
Ordezkoa: Maider Sabaté Díaz andrea.
Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, Alfonso Huarte Guillén jauna, edo dagokion ordezkoa.
j) Tuterako Tokiko Eskolatze Batzordeko kideak:
–Batzordeko burua: Raquel de la Rosa Fernández andrea, eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak proposatuta.
Ordezkoa: Carmen Latorre Arroyos andrea.
–Batzordeko kidea: Cristina Sandúa Escribano andrea, herriko ikastetxe publiko bateko zuzendaria, herriko ikastetxe publikoetako zuzendariek proposatuta.
Ordezkoa: Berta Salvador Rivas andrea.
–Batzordeko kidea: Sergio Vázquez Lahera jauna, herriko ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.
Ordezkoa: Nieves Mora Rubio andrea.
–Batzordeko kidea: Francisco Luis Padilla García jauna, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.
Ordezkoa: Sara Luis Rubio andrea.
–Batzordeko kidea: Sergio Hernández Medina jauna, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe horietako guraso elkarteek proposatuta.
Ordezkoa: Joaquín María Joven Casaucau jauna.
–Batzordeko kidea: Pedro García Litago jauna, herriari dagozkion toki entitateetako gizarte zerbitzuetako langilea, bertako instituzio edo erakundeek proposatuta.
Ordezkoa: Pilar Larrauri Ugarte andrea.
Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, Cristina Sandúa Escribano andrea, edo dagokion ordezkoa.
2. Ebazpen honen bidez izendatutako pertsonak 2025eko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin izendatu direla ulertuko da.
3. Ebazpen hau igortzea Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura eta Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, bai eta Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Eskolatze Bulegora eta Informazioaren Kudeaketa Bulegora ere, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2025eko irailaren 9an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
Iragarkiaren kodea: F2511854
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
