1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
51/2025 FORU AGINDUA, irailaren 11koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Juan Carlos Orenes Ruiz jauna, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua, berak eskatu baitu.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Horrenbestez,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Juan Carlos Orenes Ruiz jauna, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2025eko irailaren 17tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori du burutzan aritzeko azkena.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko irailaren 11n.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.
Iragarkiaren kodea: F2512235