193. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

50/2025 FORU AGINDUA, irailaren 4koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, Iosune Ojer Torres andrea Liburutegietako Proiektuen Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako. Bulego hori Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Liburutegien Zerbitzuari atxikita dago.

Hala xedatzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarrian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzen ahal dira, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, hala ezartzen baitu bosgarren xedapen gehigarrian martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen du bitarte baterako izendapena, funtzio publikoaren arloko eskumena duen departamentuak aldeko txostena egin ondoren.

Horri dagokionez, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak nahitaez eman beharreko aldeko txostena dago espedientean.

Hortaz, erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak (foru dekretu horren bidez zehazten dira langileen arloko eskudantziak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetan),

AGINTZEN DUT:

1. Iosune Ojer Torres andrea Jendearentzako Zerbitzuen Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako, 2025eko irailaren 16tik aurrerako ondorioekin. Egun hori izanen du burutzan aritzeko lehena. Bulegoa Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Liburutegi Zerbitzuari atxikita dago.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko irailaren 4an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2512195