193. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

47/2025 FORU AGINDUA, irailaren 4koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Ana Isabel Olaso Val andrea, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Nafarroako Liburutegiaren Ataleko burua.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Ana Isabel Olaso Val andrea, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Nafarroako Liburutegiaren Ataleko burua, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2025eko irailaren 7tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori du burutzan aritzeko azkena.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko irailaren 4an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2511752