193. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

52/2025 FORU AGINDUA, irailaren 11koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, Begoña López de Goicoechea Guembe andrea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Hala xedatzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarrian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzen ahal dira, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, hala ezartzen baitu bosgarren xedapen gehigarrian martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen du bitarte baterako izendapena, funtzio publikoaren arloko eskumena duen departamentuak aldeko txostena egin ondoren. Horri dagokionez, espedientean dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena.

Hortaz, erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak (foru dekretu horren bidez zehazten dira langileen arloko eskudantziak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetan),

AGINTZEN DUT:

1. Begoña López de Goicoechea Guembe andrea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako, 2025eko irailaren 18tik aurrerako ondorioekin. Egun hori bera izanen du burutzan aritzeko lehena.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko irailaren 11n.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2512362