1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
103/2025 FORU DEKRETUA, irailaren 17koa, kargutik kentzen duena José Miguel Gamboa Baztán jauna, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko idazkari tekniko nagusia, berak eskatu baitu.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33.2 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela idazkari tekniko nagusiak, foru dekretu bidez, departamentu eskudunaren titularrak proposaturik.
Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko irailaren hamazazpian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Kargutik kentzea José Miguel Gamboa Baztán jauna, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko idazkari tekniko nagusia, berak eskatu baitu, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2025eko irailaren 17tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko irailaren 17an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.
Iragarkiaren kodea: F2512248