1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako euskara teknikarien hamaika plaza oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.
Bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako euskara teknikarien hamaika plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarriarekin, oposizioaren kalifikazio epaimahaiak honako hauen aldeko izendapen proposamena egin du, hauek baitira, lanpostuetarako baldintzak betetzeaz gainera, oposizioa gainditu duten eta bete beharreko plaza kopuruan sartzen diren izangaiak: Eneko Anduaga Insausti jauna eta María Izaskun Uriarte Etxeberria andrea, igoera txandakoak, eta Saioa Leoz Aznarez andrea, Itziar Luri Equiza andrea eta Izai Sanz Fernández jauna, txanda irekikoak. Deialdia Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 20ko 1969/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2024ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 20koa).
Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, oinarri horretan eskatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.
Iruñean, 2025eko irailaren 11n.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.
Iragarkiaren kodea: F2512117