189. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaile izateko bost plaza oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaile izateko bost plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarriarekin, oposizioaren kalifikazio epaimahaiak honako hauen aldeko izendapen proposamena egin du, hauek baitira, lanpostuetarako baldintzak betetzeaz gainera, oposizioa gainditu duten eta bete beharreko lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak: Ainhoa Hualde Caballero andrea, igoera txandakoa, eta Luis Miguel Sáinz Pezonaga jauna, Kristina Salas Sierra andrea, Lide Sarasua Bueno andrea eta Mario Unamuno Plazaola jauna, txanda irekikoak. Deialdia Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 24ko 2477/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2024ko 134. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 1ekoa).

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, oinarri horretan eskatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2025eko irailaren 11n.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.

Iragarkiaren kodea: F2512116