2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Udal ordenantza, Eguesibarko Gazteriaren Etxearen funtzionamendua arautzen duena. Hasiera onespena
Honako honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2025eko irailaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki duela hasiera batez onestea Eguesibarko Gazteriaren Etxearen funtzionamendua arautzen duen ordenantza.
Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean egoteko izapidea, hogeita hamar egun baliodunekoa. Epe horretan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, herritarrek eta interes legitimoa dutenek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin; halakorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.
Sarrigurenen, 2025eko irailaren 10ean.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2511947