2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URROTZ-HIRIA
Laborantzako herri-lurren enkante publikoa 1. poligonoko 617. lurzatian
Uneko adjudikaziodunak uko eginik, Urrotz-Hiriko Udalak enkante publikoan jartzen du, gutun-azal itxien bidezko prozedura erabiliz, 1. poligonoko 617. lurzatiaren errentamendua.
Enkantea arautzeko, baliatuko da Udalak 2021eko maiatzaren 24an egin osoko bilkuran horretarako onetsi zuen baldintza-agiria.
Errentamenduaren epea izanen da behin betiko adjudikazioa ematen den egunetik 2029ko abuztuaren 14ra bitartekoa.
Enkantea eginen da hamabost egun natural igaro ondoren, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Enkantean parte hartzeko nahitaezko baldintza izanen da fidantzan uztea lurzati bakoitzaren hasierako prezioaren %2; azken adjudikaziodunaren kasuan, aldiz, utzi beharreko fidantza (behin betikoa) errematearen %4 izanen da.
Baldintza-agiria eta gainerako dokumentazioa ikusgai daude, interesdunen eskura, Udalaren Idazkaritzan, Itzagako Zerbitzu Administratiboen Mankomunitatearen egoitzan, Urrotz-Hirian.
Urrotz-Hirian, 2025eko irailaren 10ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, Silvia Teilleri Vicondoa.
Iragarkiaren kodea: L2511940