2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Aldaketa, 2025-2026 ikasturterako, Musika Eskolako tasetan. Behin betiko onespena
Ribaforadako Udalak, 2025eko uztailaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Musika Eskolako tasen aldaketa, 2025-2026 ikasturterako.
Aipatu hasierako onespenaren iragarkia 2025eko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 29an, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu; horrenbestez, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jotzen dira.
Horrela, behin betiko onetsitako 2025-2026 ikasturterako Udal Musika Eskolaren tasen aldaketa honako tasa hauek indarrean dauden tasei gehitzean datza, adierazten diren zerbitzuengatik:
A.–Haurrak (16 urte arte):
–Musika-hizkuntza + musika-tresna (2 ordu astean Musika-hizkuntza, 45 minutu astean musika-tresna banaka, ordu 1 Abesbatza, eta, 3.etik hasita, 1 ordu musika-tresnen taldea):
- Ribaforadako eta Fustiñanako ikasleak: 52,09 euro hilean.
- Gainerako udalerrietako ikasleak: 68,76 euro hilean.
–Musika-tresna bakarrik (45 minutu astean):
- Ribaforadako eta Fustiñanako ikasleak: 48,62 euro hilean.
- Gainerako udalerrietako ikasleak: 64,18 euro hilean.
B.–Helduak (16 urtetik gora):
–Musika-hizkuntza eta musika-tresna (ordu 1 astean Musika-hizkuntza, eta 45 minutu astean musika-tresna):
- Ribaforadako eta Fustiñanako ikasleak: 57,96 euro hilean.
- Gainerako udalerrietako ikasleak: 76,51 euro hilean.
–Musika-tresna bakarrik (45 minutu astean):
- Ribaforadako eta Fustiñanako ikasleak: 54,10 euro hilean.
- Gainerako udalerrietako ikasleak: 71,41 euro hilean.
Ribaforadan, 2025eko irailaren 12an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L2512097