189. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Aldaketa, Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren 4. artikuluan (hobariak). Behin betiko onespena

Odietako Udalak, 2025eko ekainaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, udalkideen legezko gehiengo osoak aldeko botoa emanik, 4. artikulua (hobariak) aldatzea Odietako Udalaren honako ordenantza honetan: Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

Hasiera batez onesteko erabakia argitara eman zen Udalaren iragarki-taulan eta 2025eko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztaiaren 1ean, eta jendaurrean egoteko aldia iragan da inork alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe.

Horrenbestez, testu osoa argitaratuko da, bidezko ondorioak izan ditzan, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan xedatuarekin.

Erripan (Odieta), 2025eko abuztuaren 15ean.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DUENA ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA

4. artikulua. Ezartzen da zergaren kuotaren gaineko %95eko hobaria, eguzki-energiaren edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemen kostuari dagokionez, autokontsumorako instalatu behar direnean, bai lehendik dauden eraikin edo instalazioetan bai obra berrietan.

Hobari hori aplikatzeko, beharrezkoa izanen da beroa sortzeko instalazioetan egotea administrazio eskudunaren homologazioa duten kolektoreak.

Hobari hori subjektu pasiboak eskatu beharko du, eta Alkatetzak erabakiko du eman ala ez.

Eskaerak udal honetan aurkeztuko dira horretarako berariaz ezartzen diren inprimakietan, obra-lizentziaren eskaerarekin batera; aurretik, gainera, eskatzaileak aurkeztu beharko ditu instalazioa abian jarri izana frogatzen duten ziurtagiriak eta instalazioaren kostuaren fakturak.

Iragarkiaren kodea: L2511663