2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
2025eko 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
2025eko 160. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 12an, 2025eko 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluak arau beraren 18. artikuluari dagokionez xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa).
2/2025 AURREKONTU-ALDAKETA
Gastu-partida:
1- 32400 6220000 "Joaquín Romera DBHIko teilatua berritzea", 107.384,24 euro.
Finantzaketa: aparteko kreditua, honako partida honetatik:
1-87000 "Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako", 47.384,24 euro.
Diru-sarreren bidez kreditua sortzea, partida honetatik:
1-4508014 "Joaquín Romera DBHIko teilatua berritzeko dirulaguntza", 60.000,00 euro.
3/2025 AURREKONTU-ALDAKETA
Gastu-partida:
1- 31210 6230000 "Osasun-zentroko aire girotuko ekipoa", 4.803,70 euro.
Finantzaketa: aparteko kreditua, honako partida honetatik:
1-87000 "Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako", 4.803,70 euro.
Mendabian, 2025eko irailaren 8an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2511782