2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GENEVILLA
Indarrik gabe uztea Etxeak eraikitzeko eta zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena
Genevillako Udalak, 2025eko uztailaren 22an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:
Hasiera batez onestea honako ordenantza hau indargabetzea: Genevillako udalerrian etxeak eraikitzeko eta zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza.
Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da ordenantzaren indargabetzea.
Genevillan, 2025eko irailaren 4an.–Alkatea, María Asunción Landa Gil.
Iragarkiaren kodea: L2511656